Kimika tailerra bihar, Legazpiko Udalak emakume zientzialariei eskainitako jarduerak ixteko
Herriko 28 erakusleihotan jarritako erakusketaren harira egindako ginkanak sariak banatu dizkie partaideetako batzuei.
Emakume eta Nesken Zientziaren Nazioarteko Egunaren harira Legazpiko Udalak antolatutako ekintza egitarauak bihar izango du amaiera, bihar egingo duten kimika saioarekin. Kultur Etxean izango da, 16:30etatik 18:30era, eta 17 ikasle gaztek parte hartuko dute.
Zientzia arloan ibilbide profesionala egin duten emakumeak ikusgai jartzeko eta oraindik ere irauten duten estereotipoak hausten laguntzeko helburua izan dute udalak antolatutako ekintzek, eta horien artean ginkana bat zegoen, herriko 28 establezimenduetan egindako erakusketa bati jarraiki egitekoa. Ginkana horretan Olamendi eskolako eta institutuko eta Haztegi ikastolako Lehen Hezkuntzako 5. mailako eta DBHko 1.mailako eta 2, mailako hainbat ikaslek parte hartu dute.
Ginkanan egitekoa herriko 28 saltokik erakusleihoetan jarritako emakume zientzialarien irudi inspiratzaileetan oinarrituta hainbat galdera erantzutea zen. Hala, ikasleek, denda horiek bisitatuz zientziaren emakumezko erreferenteak ezagutzeko aukera izan dute eta. aldi berean, herriko dendak eta eskaintzen dituzten produktuak ezagutu dituzte eta jarduera fisikoa egiten dute.
Parte hartu zuten ikasle guztien artean zozketa bat egin du udalak, eta sari hauek irabazi dituzte: Lehen Hezkuntzakoentzat, Anodiko Teatro taldeak martxoaren 1ean eskainiko duen Mamuak ezagutzera joan zen umea filma eta Anodino antzezlanerako sarrerak, eta
DBHkoentzat, biharko Bostok bakarrizketetarako sarrerak.
Gauek izan dira irabazleak:
Olamendi eskolako LHko 5.maila: Jon, Pablo eta Mamia
Haztegi ikastolako LHko 5.maila: Enara, Manex, Ibai, Ane eta Eire
Haztegi ikastolako DBHko 1.maila: Aimar, Joan, Aadiy eta Iker
Olamendi institutuko DBHko 2.maila: Xiker, Ibon, Luken eta Aritz












