Aitor Mendiluze eta Joanes Illarregi bertsotan gaur, Laubide jatetxean
Bertso Olariak eskolak antolatutako bertso-afarian izango dira, Laubide jatetxean. Oraindik badago txartelak eskuratzeko aukera, goizean.
Illarregi eta Mendiluze bertsolariak. Legazpiko Bertso Olariak eskolak antolatuta, bertso afaria izango da gaur Laubide jatetxean, 20:30ean hasita. Aitor Mendiluze eta Joanes Illarregi arituko dira bertsotan.
Txartelak salgai jarri ziren duela aste batzuk, eta 60 inguru salduta daude dagoeneko, baina gaur goizean bada oraindik erosteko aukera, 30 euroan, Laubide jatetxean bertan.













