Larrain eta kapela dantzetarako entseguak datorren astean hasiko ditu Sustraiak taldeak
Maiatzeko Santikutz jaietako emanaldiei begirako entseguak dira, eta dantza horiek ikasi nahi dituzten herritar guztiei daude irekita. Hurrengo asteazkenean hasiko dira.
Legazpiko Santikutzak gerturatzen ari dira, eta jai egitarauko ohiko ekitaldiak prestatzen hasiak dira, tartean larrain eta kapela dantzak. Hurrengo asteko asteazkenean, martxoaren 4an hasiko ditu Sustraiak taldeak bi dantza horiek erakusteko saioak, 20:15ean, bere lokalean.
Jaiak iritsi bitartean, entseguak asteazkenero 20:15ean eta larunbatero 17:00etan izango dira. Adin guztietako herritarrei irekita dago ikastaroa, eta ahalik eta herritar gehienek parte hartzea da helburua. Denak daude gonbidatuta.













