Helduen danborradan izena emateko epea ireki dute
Maiatzaren 16an izango da. 50 danbor eta 80 upel izango dira.
Loinatz jaietako helduen danborrada, iaz.Lide Egizala 2026ko Loinatz jaietako helduen danborradarako izen-ematea ireki dute. Maiatzaren 16an izango da helduen danborrada, eta 50 danbor eta 80 upel egongo dira eskuragarri. Izena emateko gutxieneko adina 17 urtekoa da (2009an edo aurretik jaiotakoentzat). Apirilaren 19ra arte egongo da zabalik izena emateko epea.
Entsegu-egunak ere zehaztu dituzte: Murumendi eskolan, 19:45ean, apirilaren 27an eta 29an, eta maiatzaren 4an eta 6an. Entsegu orokorra, berriz, maiatzaren 11n egingo dute, 19:15ean.
Danborradaren ondoren, parte hartzaileentzako afaria eskainiko da. Udalak ordainduko du afariaren erdia, eta beste erdia norberaren kontura izango da. Lehen aldiz parte hartzen dutenek upelen konpainian izango dute lekua. Zalantzak argitzeko kultura@beasain.eus helbide elektronikora idatzi daiteke.













