Neguko kaleko azoka egingo dute bi egunez Ordizian
Ordizian merkatari elkarteko hamabi saltokik parte hartuko dute. 50 euroko bost erosketa bale zozketatuko dituzte parte hartzaileen artean.
Ordiziako Kaleko azoka eta Stock azoka.Loinaz Agirre. Asteburu honetan neguko azoka egingo dute Ordizian Merkatari Elkarteko hamabi saltokik. Zortzi establezimenduk denda aurrean jarriko dituzte postuak, ostiral eta larunbatean, 10:00tatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara. Plaza nagusian, berriz, lau dendaren salgaiak izango dira, ostiral eta larunbatean, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara.
Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren laguntzarekin zein udalarekin elkarlanean martxan jarritako ekimena da. Ordiziako merkataritza sektorearen garrantzia eta indarra balioan jarri eta herritarrek zein inguruko bisitariek prezio eskuragarrietan produktu aukera zabala aurkitu ahal izango dute. Gainera, 50na euroko hiru erosketa bale zozkatuko dituzte erosketak egiten dituztenen artean.
AZOKAN PARTE HARTUKO DUTEN SALTOKIAK:
- Biñaspre Lurrindegia eta Estetika
- Gofi Berri haur eta gaztetxoen moda
- IMZ Designer Wear moda eta osagarriak
- Irurena lentzeria eta mertzeria
- Kixmi moda eta osagariak
- Mirentxu haur moda
- Ness by Esti Garcia emakume arropa eta osagarriak
- Oskarbi oinetakoak
- Porfirio Fernandez gizon arropa eta osagarriak
- Serendipity emakume arropa eta osagarriak
- Vicuña Confeccion gizon eta emakume moda
- Vicuña Sport kirol moda eta osagarriak












