Euskal Mendi Federazioak 2.000 euroko ekarpena egingo dio Xabier Ormazabal Bekari, materialean erabiltzeko
Mendizale urretxuarraren oroimenezko festa maiatzaren 23an izango da.
Euskal Mendi Federazioak (EMF) 2.000 euroko ekarpena egingo du Xabier Ormazabal Bekari, irabazleek materialean erabiltzeko. Proiektuak aurkezteko epea hilaren 26an amaituko da. EMFren ekarpena kontuan hartuta, 9.000 eurokoa da laguntza. Mendizale urretxuarraren oroimenezko festa maiatzaren 23an izango da eta egun horretan jakinaraziko da beka nork irabaziko duen.
Ramon Olasagastik Berria egunkarian idatzitako artikulua irakurtzeko, sakatu hemen.













