Polizia koordinaziorako Tetra Enbor Sarera batu da Lazkao
Polizien arteko koordinazioa indartzea da sare horren helburua.
Lazkaoko udaletxea.Hitza Udaltzaingoa Tetra Enbor Sarean bateratzeko lankidetza-hitzarmen bat sinatu du Lazkaoko Udalak, Eusko Jaurlaritzarekin. Hitzarmenak Segurtasun Sailaren irrati komunikazioen sare ofizialean «integratzeko» aukera ematen duela adierazi du udalak.
Akordio horrek segurtasun publikoa «indartzen» duela azaldu du udalak: «Segurtasun eta larrialdietako zerbitzuen arteko komunikazioa arinagoa izango da».
Tetra Enbor Sarea-ko sarbidea doan ematen du Segurtasun Sailak, baina irrati-komunikazioko terminalak erosi eta mantentzea udalaren esku gelditzen da. Sarea azpiegitura digital «segurua» dela azaldu dute hitzarmenaren sinatzaileek.
Funtzionamendua
Interkomunikazioa akordioaren funtsezko elementua da. Komunikazioak flota-planen bidez antolatzen dira, aurrez definitutako dei-taldeekin; horrek aukera ematen du barne-koordinazioa egiteko, bai eta beste polizia-kidego batzuekin eta larrialdi-zerbitzuekin ere, egoerak hala eskatzen duenean. Horrela, intzidentzien edo larrialdien aurrean erantzuteko gaitasuna hobetzen da.













