Urteko batzarra eta Emakumeen Eguna, Adin Etxen
Idiazabalgo Adin Etxe jubilatuen elkarteak urteko batzar orokorra egingo du gaur, 17:30ean hasita —bigarren deialdian— jubilatu elkartean bertan. Urteko kontuei errepasoa egin ostean, mokadutxoa egingo dute amaitzeko. Bestalde, Martxoaren 8aren harira, Emakumeen eguna ospatuko dute beste behin, igandean. Txokolatea banatuko dute 17:00etatik aurrera, gerturatzen direnen artean.












