Zegamako Soraluze, Itsaso Herria eta Zubillaga, Landaola sarietarako hautagaiak
Mendaroko San Agustin Kulturgunean izango da sari banaketa ekitaldia.
Itsaso Herriaren baitako Sindikatoa herri dendaren irudia. Josune Zarandona Gipuzkoako landa garapeneko proiektuei errekonozimendua egiteko antolatzen diren IX. Landaola sariketa hautagaiak ezagutzera eman ditu antolakuntzak. Hautagaien artean dira, Goierri Garaiko baserritarrek erabiltzen duten Oñatiko Zubillaga hiltegia, eta Zegamako Soraluze baserriaren Basoberri proiektua erakunde pribatuen atalean eta Itsaso Herriaren Sindikatoa herri dendaren proiektua erakunde publikoenean. Aipatutakoez gain, Emakumeak landa eremuan eta Urteetako ibilbidea sariak ere banatuko dituzte.
Mendaroko San Agustin Kulturgunean izango da sari banaketa ekitaldia, ostiralean.
















