Bermut eta gilda dastaketa antolatu du Lekanazpik martxoaren 14rako
Elkartean bertan izango da, eguerdian. Aurretik erosi behar da txartela, 15 euroan. Bost bermut eta hamar gilda sartzen dira prezioan.
«Bermuta eta gildak maite duten guztientzat gonbidapena» luzatu du Legazpiko Lekanazpi elkarteak, bertako produktuei eta gastronomiari babesa emateko azkenaldian antolatzen ari den ekitaldi sortaren barruan. Oraingoan, bermut eta gilda dastaketa prestatu du, hurrengo asteko larunbaterako, martxoak 14.
Dastaketa 12:00etan izango da, elkartean bertan, eta joaten direnek aukera izango dute Euskal Herrian ekoitzitako bost bermut desberdin probatzeko, elkarteko sukaldean prestatutako hamar gilda desberdinez lagunduta, 15 euroren truke.
Ohi bezala, izena eman behar da aurretik webgune honetan: https://vivetix.com/es/entradas-bermout-eta-gilda-dastaketa-avhl?s=link.













