
'Made in Goierri' zikloko bigarren hitzaldian, finantza arriskuez ariko da gaur Ane Alvarez Ugalde ordiziarra, 19:00etan Igartzako jauregian.

Martxoaren 9tik 15era ospatuko da aste nagusia Seguran. Segurarrek Urruñara bisita egingo dute gaur iluntzean. Gereziondoko ekitaldi nagusia larunbatera aldatuko dute aurten.

Baliabide naturalak antolatzeko planari eta kudeaketa zuzentzeko planari buruz ariko dira. Lehen saioa Abaltzisketan izango da, eta bigarrena Beasainen.

Erakunde publikoaren kategorian izan da saritua Itsasoko herriak garatutako proiektua. Mendaroko San Agustin Kulturgunean banatu dituzte sariak eguerdian.

Ohiko formatuan egingo dute bihar XI. Legoreggae; kalejira izango da arratsaldean herrigunean eta kontzertuak iluntze-gauean Harripilan.

Goierriko Gazte Feministak kaleak eta gaua hartuko ditu. Goierriko Koordinadora Feministak manifestazioa egingo du Ordizian. Itaiak erakusketa eta manifestazioak egingo ditu.

Atzo arratsaldean izan zen aurkezpena Ezkioko udaletxean. Herritarrekin bi data zehaztu ditu proeiktuarei forma ematen hasteko.

Gipuzkoako Herriarteko Bertsolari Txapelketako Goierriko finala Biziolan, Legoreggae jaialdia Legorretan, antzezlanak Ordizian eta Zumarragan, Trikiti jaialdia Lazkaon, Martxoak 8ari lotutako ekitaldiak, kontzertuak, hitzaldiak, ikus-entzunezkoak, zinema karteldegia... Ikus agenda albistean.

Herrian gastatzeko 50 euroko erosketa txartela irabazi du. Martxoko lehiaketa martxan dago dagoeneko.

Idiazabal, Segura, Zegama eta Zeraingo gazteen arteko herri kirol txapelketa izango da festaren erakargarri nagusietako bat.

Kultur aretoan kontzertua egingo du musikari donostiarrak.

Botoen %60 lortu du herritarren artean egindako bozketan.

Martxoaren 25ean izango da. Oraindik ez dute lekurik zehaztu. Parte hartzeko izen ematea irekita dago.

Hirugarren urtez antolatu du lehiaketa Idiazabalgo Bertso Taldeak. Lanak aurkezteko epea apirilaren 20ra arte dago irekita.

Emakumeen Eguna dela eta ekitaldi ugari daude antolatuta Goierriko herri gehienetan. Bazkari eta kultur emanaldiez gain, igandean izango dira mobilizazio nagusiak.

Sagardo astearekin hasi zuten zikloari amaiera emango diote ekimen honekin. Aurtengoa 22. edizioa da. Parte hartzeko izen ematea dagoeneko irekita dago.

Tabakalerarekin elkarlanean, institutuko sarrerarako altzairuak egingo dituzte plastikoarekin. Olamendiko bi eraikin nagusietara eta Gizarte Zentrora eraman daitezke tapoiak.