Gazaren aldeko mezuak grabatzeko eszenatoki bat jarriko dute
Bideo labur guztiekin bideo muntai handi bat osatu nahi du Lazkao-Palestina herri ekimenak.
Palestinako bandera.Ariane Vierbücher Lazkao-Palestina herri ekimenak Gazaren aldeko bideo laburrak grabatzeko eszenatoki txiki bat jarriko du Lazkaoko plazan, gaur, 18:30ean. Gazarako mugimendu globalak genozidioa salatzen eta Palestinari elkartasuna adierazten dioten mezuak grabatzeko eskaria egin du. Bideo labur guztiekin bideo muntai handi bat osatu nahi du eta. Bideoak minutu bat baino gutxiagokoak eta bertikalean grabatuta izan behar dute.
Izan ere, martxoaren 29an konboi humanitario bat eta itsas ontzidi bat aldi berean abiatuko dira Mediterraneoko portu desberdinetatik. Herrialde desberdinetako milaka pertsona mobilizatuko dira indarkeria gabeko erantzun batean Gazako genozidioa salatzeko.













