Dantzari txikien denboraldia hastear da
Bederatzi topaketa izango dira eskualdean, asteburu honetan hasi eta ekainera arte luzatuko direnak. Gabirian eta Zaldibian izango dira aurrenekoak.
Dantzari txikien denboraldia hastear da, eta asteburuan izango dituzte eskualdeko dantzari txikiek aurreneko topaketak. Dantza denboraldi betea aurreikusi daiteke; sasoi onean daude dantzari txikiak, eta aurten ere bederatzi topaketa izango dira eskualdean, asteburu honetan hasi eta ekainera arte luzatuko direnak.
Gabiria eta Zaldibiako dantzari txikiek emango diote hasiera egutegiari. Bi topaketak igandean ospatuko dira, hilak 15, Gabiriako Goruntz eta Zaldibiako Iztueta dantza taldeen ekimenez. Horietan ere egun osoko jardunaldia izango da, eta inguruko dantza taldeetako dantzariak gerturatuko dira batera eta bestera. Zaldibian, Legorretako Irrintzi Alai, Ordiziako Amets Bide, Berako Gure Txokoa eta Zaldibiako Iztueta dantza taldeak izango dira, eta Gabirian, berriz, Lazkaoko Oin Arin, Beasaingo Aurtzaka, Zarauzko Jalgi eta Gabiriako Goruntz dantza taldeak.
Aurrerago, berriz, Zegaman (Tobera), Legazpin (Korosti), Beasainen (Aurtzaka), Ordizian (Amets Bide), Legorretan (Irrintzi alai), Lazkaon (Oin Arin) eta Urretxun (Lurra) izango dira.
DANTZARI TXIKIEN EGUTEGIA
- Gabiria. Igandean
- Zaldibia. Igandean
- Zegama. Apirilak 19
- Legazpi. Apirilak 26
- Beasain. Maiatzak 10
- Ordizia. Maiatzak 24
- Legorreta. Maiatzak 31
- Lazkao. Ekainak 7
- Urretxu. Ekainak 14












