Oihu Bat Palestinara jaialdirako autobusa Beasaindik eta Legazpitik
Martxoaren 21ean, 10:00etan Beasaingo geltokitik aterako da, eta 10:15 inguruan Legazpiko autobus geltokitik pasatuko da.
Palestinako bandera.Ariane Vierbücher Martxoaren 21ean Durangoko Landako Gunean Palestinarekin Elkartasuna plataformak antolatuta egingo den Oihu Bat Palestinara jaialdirako autobusa antolatu dute Goierritik. Bi geldialdi egingo ditu autobusak: 10:00etan Beasaingo geltokitik aterako da, eta 10:15 inguruan Legazpiko autobus geltokitik pasatuko da. Itzulera 02:30ean izango da, jaialdia amaitu bezain laster.
Autobuserako izen-ematea Beasaingo Bideplaza tabernan egin daiteke igandera arte. 15 euroko prezioa du. Era berean, larunbatean Urretxuko Labeaga Aretoko sarreran (17:30-18:30) eta igandean Beasaingo Bideluze plazan (12:00-14:00), postuak jarriko dituzte izena emateko.
Jaialdirako sarrerak Beasaingo Bideplaza edo Urretxuko Osaba tabernetan hartu daitezke.












