Tartaloetxeko Galdos eta Azketa txapeldun, Euskal Herriko kluben artekoan
Igandean jokatu zen finaleko partida Zornotzako (Bizkaia) pilotalekuan.
Galdos eta Azketa igandeko finalaren ostean, Zornotzan. Hitza Zegamako Tartaloetxe pilota taldeko Iñaki Galdos eta Beñat Azketak Euskal Herriko kluben arteko pilota txapelketa irabazi zuten pasa den igandean. Lazkaoko Lapkeko Oier Ibarluzea eta Ander Garmendiaren aurka jokatu zuten finala Zornotzako Zubizabalako frontoian. Partida hiru jokoetan erabaki zen: 10-0, 1-10 eta 5-0 eta partidu osoan zehar Azketa eta Galdosen nagusitasuna erabatekoa izan zen. Amaieran, txapelketa irabazita Euskal Ligako goi mailako txapeldun izendatu zituzten.












