Zaldibiatik Lazkaomendira doan aldapa itxi egingo dute bihar
Olalde baserritik Okobiora bitarteko errepide zatia egun guztian itxiko dute, eta herriguneko bidea ere bai goizez.
Mirandako aldapa, Zaldibiatik Lazkaomendira bidean. Iñaki Gurrutxaga Mantentze lanak direla eta, Zaldibiako Olalde baserritik Okobio baserrira –Ixurreneren ondoan, Zaldibiaren eta Lazkaoren arteko mugan– doan errepidea itxi egingo dute bihar egun guztian.
Era berean, Mediku-etxe paretik plazara doan bidea ere itxita egongo da goizean hainbat konponketa lan egin behar dituztelako, eta ezingo da autoz plaza ingurura sartu.












