Bealak Trail lasterketaren bigarren edizioa jokatu dute
Bi probetan beasaindarrak nagusitu dira gizonezkoen kategorian. 13 kilometroko ibilbidean Iker Sanchez Garmendiak eskuratu du garaipena, eta 23 kilometrokoan, berriz, Endika de las Heras Fernandezek.
Endika de las Heras izan da helmugaratzen lehena ibilbide luzean. Bealak Trail lasterketaren bigarren edizioak baditu irabazleak. Eguraldia ezegonkorra izan bada ere, guztira 104 korrikalarik lortu dute helmugako marra zeharkatzea. Herritarren parte-hartzea ere handia izan da, eta bi probetan beasaindarrak nagusitu dira gizonezkoen kategorian. 13 kilometroko ibilbidean Iker Sanchez Garmendiak eskuratu du garaipena, eta 23 kilometrokoan, berriz, Endika de las Heras Fernandezek.
Emakumezkoetan, distantzia laburrean Irune Lertxundi Illarramendi oriotarra izan da helmugaratzen lehena; eta proba luzean, berriz, Olatz Salaberria Echevarria azpeitiarra gailendu da.
Bi probak 09:00etan abiatu dira Loinazpe ikastetxetik, eta leku berean izan da helmuga ere. Gainera, lasterketa luzearen ibilbidean urdaiazpiko bat ezkutatu dute aurten, eta Harkaitz Zubeldia Zubeldia lazkaotarrak aurkitu du.
Bealak klubak iaz antolatu zuen lasterketa hau lehen aldiz, Arriarango mendi lasterketak utzitako hutsunea betetzeko asmoz.
SAILKAPENA:
13 KM
Gizonezkoak:
- Iker Sanchez Garmendia (1:09:44)
- Aritz Munarriz Igoa (1:10:58)
- Ander Biguri Galdeano (1:12:54)
Emakumezkoak:
- Irune Lertxundi Illarramendi (1:22:15)
- Leire Lopez Dambolenea (1:29:23)
- Naiara Elola Azurmendi (1:29:51)
23 KM
Gizonezkoak:
- Endika de las Heras Fernandez (1:59:29)
- Koldo Galarreta Torres (2:01:15)
- Jon Vegas Lopez de Uralde (2:02:15)
Emakumezkoak:
- Olatz Salaberria Echevarria (2:41:39)
- Garazi Intxaurraga (2:48:03)
- Sara Fermin Amorebieta (3:31:04)
Sailkapen guztiak ikusteko sakatu hemen.













