
Unai Laso lagun duela 22-21 irabazi diete Elordi-Zabaletari Logroñoko Adarragan. Binakakoan hirugarren finala izango du ataundarrak. Nafarroa Arenan izango da hilaren 29an.

Eguraldi txarrak baldintzatuta, hamaiketakoa eta dantzaldia Resti pilotalekuan egin dituzte, baita arratsaldeko erromeria ere. Zaldibian ez ezik, Gabirian ere gaur ospatu dute Dantzari Txiki Eguna.

Hernaniko Markox Pagolak egin du bigarren eta Juan Mari Arabolaza oiartzuarrak hirugarren. Herritarren saria Nagore Dorronsorok irabazi du.

Bi probetan beasaindarrak nagusitu dira gizonezkoen kategorian. 13 kilometroko ibilbidean Iker Sanchez Garmendiak eskuratu du garaipena, eta 23 kilometrokoan, berriz, Endika de las Heras Fernandezek.

Bigarren postuan Xabier Lujua eta Jesus Estrada gelditu dira, eta Aitzol Apalantza-Arale Agirre hirugarren. Euriak baldintzatu du proba.




