Dantzari Txiki Eguna ospatu dute Zaldibian
Eguraldi txarrak baldintzatuta, hamaiketakoa eta dantzaldia Resti pilotalekuan egin dituzte, baita arratsaldeko erromeria ere. Zaldibian ez ezik, Gabirian ere gaur ospatu dute Dantzari Txiki Eguna.
Resti pilotalekuan egin dute dantza saioa, eguraldi txarraren ondorioz. Hasi da aurtengo Dantzari Txikien denboraldia, eta gaur, 34. edizioa ospatu dute Zaldibian, herriko Iztueta dantza taldeak antolatuta. Aurten, Ordiziako Amets Bide, Legorretako Irrintzi Alai eta Berako Gure Txokoa dantza taldeak bildu dira.
Eguraldi txarrak baldintzatuta, hamaiketakoa eta dantzaldia Resti pilotalekuan egin dituzte, eta ezin izan dute kalean zehar desfilea burutu. Arratsaldeko erromeria ere herriko pilotalekuan izan da, Oinkada taldearen eskutik.
Zaldibian ez ezik, Gabirian ere gaur ospatu dute Dantzari Txiki Eguna.













