Martin Agirrek tarteko helmugen sailkapena irabazi du Zumaian
Haur mailako Jon Salaberriak hirugarren egin du Oñatiko proban
Goierriko txirrindularitza eskolako taldeek lan bikaina egin dute asteburu honetan ere. Gazte mailako Bellota taldeak Joxe Mari Kortaren oroimenezko proban parte hartu du Zumaian eta Martin Agirrek tarteko helmugen sailkapena irabazi du. Taldeko gainontzeko kideak tropelean heldu dira. Kadete mailako Zatika Oxykor taldeak Mendaroko proban parte hartu du. Oinatz Idiakez eta Telmo Etxeberria tropelean heldu dira helmugara, iheslariak harrapatzeko gogor lan egin ondoren. Haur mailako Goifiber taldea Oñatin aritu da. Jon Salaberria hirugarren postuan sailkatu da. Datorren asteburuan Goifiber Irunen arituko da, Bellota Antzuolan eta Zatika Oxykor Lizarran.














