Martin Agirrek tarteko helmugen saria irabazi du Zumaian
Jon Salaberria hirugarren postuan sailkatu da Oñatiko haur mailako proban
Goierri kirol elkartearen txirrindularitza eskolako haur eta gazteek zeresana eman dute asteburu honetan ere. Gazte mailako Bellota taldeko Martin Agirrek tarteko helmugen saria irabazi du Zumaian Joxe Mari Kortaren oroimenez antolatzen den proban. Taldeko gainontzeko kideak tropel nagusian heldu dira. Kadeta mailako Zatika Oxykor taldeko txirrindulariek, berriz, Mendaroko proba egin dute. Oinatz Idiakez eta Telmo Etxeberria tropelean heldu dira helmugara, ihes egindakoei harrapatzeko gogor lan egin ondoren. Haur mailako Goifiber taldeak Oñatiko proban parte hartu du eta Jon Salaberria hirugarren postuan sailkatu da.













