Greba orokorreko lehen orduetan, piketeak
Arabak, Bizkaiak, Gipuzkoak eta Nafarroak beren gutxieneko soldata propioa izatea, eta 1.500 eurokoa izatea eskatuz, greba orokorra egiten ari dira gaur. Goizean goizetik, piketeak izan dira lantegi inguruetan.
Arabak, Bizkaiak, Gipuzkoak eta Nafarroak beren gutxieneko soldata propioa izatea (1.500 eurokoa) eskatzeko, gehiengo sindikalak greba orokorra deitu du gaurko.
Grebaren eragina goizean goizetik nabari da Goierrin, lantegi inguruetan piketeak egiten ari baitira.
Gainera, Goierriren kasuan, sindikatuek emandako datuen arabera, erantzun zabala izango du grebak, batzarretan bozkatu eta grebaren alde atera diren Goierriko enpresetako batzuk ondorengoak baitira.
– Indar
– GKN
– Telleria
– Itsasondoko Udala
– Legorretako Udala
– Urretxuko Udala
– CAF
– Lazkaoko ikastola
– Urretxu-Zumarragako Udal Euskaltegia
– Irizar kooperatiba
– Lazkaoko Udala
– Ordiziko Udala
– Imeguisa
– Estanda
– Lau Lagun
– Legazpiko Udala
– Txindoki
– Jaso Industrial
– CIE Legazpi
– Legazpi Haztegi ikastola
– Beasaingo Udala
– Ute goierri bilketa( zabor bilketa)
– Baleike
– Goierriko Hitza
– Zumarragako udala
– Tt yurre
– Hine
– Agrymin
– Fundiciones del Estanda
– Goierri eskola
– Ordiziako ikastola
– GH
– STO
– BST Rods
– Prodema
– Suministros industriales GAME S.A.
– JM Iparragirre institutoa Urretxu Zumarraga
– Jaso idiazabal
– Ikaslan
– Gainzuri eskola Urretxu Zumarraga
– Aitzkoate
– Irurena













