Korrikaren amaiera festara joateko autobusak Goierritik
Legazpiko, Urretxuko eta Zumarragako udalek antolatu dute. Doan izango da, baina izena eman beharko da hiru herrietako kultur etxeetan. Beasain, Lazkao, Ordizia eta Ormaiztegitik ere antolatu du autobusa Goiztiri AEK euskaltegiak. Goierritik bezperan igaroko da, martxoaren 28an.
Korrikaren aurreko edizioa, Urretxu-Zumarraga igaro zuenean. Legazpiko, Urretxuko eta Zumarragako udalek 24. Korrikaren amaiera festara joateko autobusak antolatu dituzte, hiru herrietako Korrika batzordeekin elkarlanean. Korrika hilaren 29an amaitu da, Bilbon.
Autobusa dohainik izango da, baina izena eman beharko da, hiru herrietako kultur etxeetan. Autobusen irteera orduak honako hauek izango dira: Legazpitik 08:45ean, Saturnino Telleria kaleko errotondatik, eta Zumarraga-Urretxutik, 09:00etan, Zumarragako geltokitik. Bilbotik itzultzeko autobusa 20:00etan izango da.
Beasain, Lazkao, Ordizia eta Ormaiztegi
Goiztiri AEK euskaltegiak ere antolatu du Bilbora joateko autobusa martxoaren 29an. Beasaingo tren geltokian 09:00etan, Lazkaoko Elosgi kalean (Eitza geltokia) 09:20an, Ordiziako autobus geltokian (San Bartoloment) 09:45ean eta Ormaiztegin, Irizargo biribilgunean 10:00etan egingo ditu geldialdiak.
Itzulerako autobusa Bilbotik 19:00etan aterako da.
Izena eman behar da martxoaren 23a baino lehen, ondorengo kontu horretan 15 euro sartu eta izen-abizenak, pertsona kopurua eta geltokia zehaztuta: ES71 3035 0054 53 0540076167.
Zalantzak argitzeko: goierri@korrika.eus / 634 124 442.
Korrika bezperan igaroko da Goierritik, martxoaren 28an. Deskargako gainera 07:55ean iritsiko da, eta ondoren, Legorretatik aterako da 13:00ak pasatxoan.













