Mugi txartela Ataungo udaletxean izapidetu eta kargatzeko aukera, martxoaren 18tik aurrera
Martin Aramanendi Ataungo alkatearen esanetan, «lankidetzan ari gara Gipuzkoako Foru Aldundiarekin eta Garraio Agintaritzarekin, eta Mugi txartela herrian bertan eskatu eta kargatu ahal izatea urrats garrantzitsua da bide horretan».
Bihartik aurrera, Ataungo udaletxean, Mugi txartela izapidetu edo kargatu ahal izango da, aldundiak eta Ataungo Udalak egindako lankidetza hitzarmenari esker.
Azahara Dominguez Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzaren presidenteak azaldu duenez, «Ataungo Udalarekin dugun lankidetza honek garraio publikoaren sustapenarekin dugun konpromisoa indartzen du, zerbitzu irisgarria, herritarren beharretara egokitua eta askoz hurbilagoa eskainiz, batez ere udalerri txikietan, hemendik aurrera, herritarrek ez baitute beren herritik irten beharrik izango Mugia eskatu edo kargatu ahal izateko».
Martin Aramendi Ataungo alkatearen esanetan, «garraio publikoa oinarrizko zerbitzu bat da, eta gurea bezalako herrietan are oinarrizkoagoa, auzo batetik bestera mugitzeko edo Ataundik beste herri batzuetara joateko nahitaezkoa dugu-eta ibilgailua hartzea. Zerbitzu hori ahalik eta onena izan dadin lankidetzan ari gara Gipuzkoako Foru Aldundiarekin eta Garraio Agintaritzarekin, eta Mugi txartela herrian bertan eskatu eta kargatu ahal izatea urrats garrantzitsua da bide horretan».













