Legazpin ere jarriko dute pantaila erraldoia Realaren finala ikusteko
Euskal Herria plazan instalatuko dute, udalak antolatuta.
Gipuzkoako beste herri eta toki batzuetan bezala, Legazpin ere izango da Realaren Sevillako finala bertatik jarraitzeko aukera. Udalak pantaila erraldoia jarriko du apirilaren 18ko arratsaldean, La Cartuja futbol zelaian Athletico de Madrilen aurkako partida zuzenean ikusteko.
Udal ordezkariek adierazi dutenez, apirilaren 18a “egun seinalatua da zale txuri-urdinentzat, gipuzkoarrentzat eta baita legazpirentzat ere, eta udalak espazio komun bat eskaini nahi izan du elkarrekin bizitzeko”.












