Martxoaren 3ko Gasteizko gertakariak ezagutzeko erakusketa Legazpin
Buskabaso elkarteak eta Auzoak Bizirik mugimenduak antolatuta, apirilaren 7tik 18ra egongo da ikusgai San Ignazio auzoko eskola zaharretan.
Aitor Ibañez de Garatxana, Auzoak Bizirik mugimenduko Haritz Artzelusekin, erakusketan. Buskabaso auzo elkarteak eta Auzoak Bizirik mugimenduak Martxoaren 3ari buruzko erakusketa jarriko dute ikusgai datorren astean, elkarteak San Ignazioko eskola zaharretan duen egoitzan.
Apirilaren 7tik 18ra egongo da irekita Gasteizko gertakari haiek azaltzen duten kartelez osatutako erakusketa, eta apirilaren 7an, hurrengo asteartean irekiko dute, 19:00etan. Bestela, 19:0oetatik 20:30era egongo da irekita.
Erakusketa Aitor Ibañez de Garatxanaren bitartez ekarri dute Legazpira beste behin, aurretik ere izan delako ikusgai herrian.












