Seguran prozesioak, apirilaren 2an eta 3an
300 urte baino gehiagoko prozesioak egingo dituzte, 300 segurarrek, Ostegun eta Ostiral Santuan.
300 urte baino gehiago dituen prozesioak egingo dituzte Segurako kaleetan, Ostegun eta Ostiral Santuan. 300 inguru segurarrek hartuko dute parte, paso biziak antzezten zein hamar irudiak eramaten. Bi egunetan elizkizun bereziak egingo direnez eta prozesioak irtengo direnez, erdigunean kotxerik ez aparkatzeko eskatu dute Aste Santua taldekoek ohar bidez.
Bestalde, prozesioaren antolaketari dagokionean, Nazareno eta Penitente jantzi nahi dutenek, 16:00etan, Osasun Etxera joan beharko dute bi egunetan. Ostiral Santuan, berriz, Aingeruek udaletxe aurrean dute hitzordua, 16:15ean. Gainerakoak parrokiara joan beharko dute: meza hasi aurretik, monagiloak; 18:00etan, santu eramaleak; eta meza ondoren, kandela eramaleak. Elizaren sarreran kandelak jarriko dituzte hala nahi duten herritarrek hartzeko.
Azkenik, Ostegun Santuko prozesioaren ondoren bela egin nahi eta izena eman gabe daudenek, Sakristira joan beharko dute.
Antolakuntzakoek jakinarazi dutenez, euria bada, elizan egingo dituzte prozesioak.
Bisita gidatuak
Apirilaren 2an eta 3an, 11:30ean, Segurako gune historikoa eta Eliza ezagutzeko bisita gidatuak egingo dituzte, Ardixarra etxetik hasita. Azkenik, Ardixarra, Erdi Aroko interpretazio zentroa bisitatzeko aukera ere izango da.
EGITARAUAApirilak 2 17:00: Azken Afariko meza parrokian. 18:15: Prozesioa kaleetan zehar. Euria bada, Elizan egingo da. Apirilak 3 08:00: Gurutz bidea Santa Engrazitik, Sorkundetar Komentura. 16:30: Jaunaren Nekaldiaren ospakizuna, Gurutzetik jaistea parrokian. 18:15: Prozesioa kaleetan zehar. Euria bada, elizan egingo da. Apirilak 5 12:00: Meza santua Sorkundetar komentuan.
Apirilak 2
- 17:00: Azken Afariko meza parrokian.
- 18:15: Prozesioa kaleetan zehar. Euria bada, Elizan egingo da.
Apirilak 3
- 08:00: Gurutz bidea Santa Engrazitik, Sorkundetar Komentura.
- 16:30: Jaunaren Nekaldiaren ospakizuna, Gurutzetik jaistea parrokian.
- 18:15: Prozesioa kaleetan zehar. Euria bada, elizan egingo da.
Apirilak 5
- 12:00: Meza santua Sorkundetar komentuan.












