Zeraingo Aizpeara eta Larraondora bisitak, egunero
Aizpea meategiko eta Larraondo zerretagiko bisita gidatuak egunero izango dira. Kartzela, museo etnografikoa eta eliza ere ikusteko aukera izango da.
Zeraingo Turismoa Bulegoan lanpetuta dabiltza egun hauetan, Zerain ezagutzera joandakoei arreta eskaini eta bisitak gidatzen. Aste Santuan egunero irekita izan da bulegoa 10:30etik 14:00etara eta 16:00etatik 18:30era bitartean. Aizpea meategiko eta Larraondo zerretagiko bisita gidatuak egunero izango dira. Kartzela, museo etnografikoa eta eliza ere ikusteko aukera izango da.












