Urretxuarrak eta zumarragarrak Flandriako Tourrean
Igandean Flandriako Tourra izan zen, munduko txirrindularitza proba ospetsuenetako bat. Bezperan zikloturistentzako proba egin zuten eta aurten ere hainbat urretxuar eta zumarragarrek parte hartu dute. Argazki nagusian Mikel Morillas, Aitor Gabilondo, Markel Oruesagasti eta Gorka Carro ageri dira. Aritz Egeak ere parte hartu zuen. Egeak Paris-Roubaix egingo du asteburu honetan.














