Aurten ere lortu Alex Aranburuk Itzuliko etapa
Itzuliko laugarren etapa irabazi du Cofidis taldeko ezkiotarrak Galdakaon. Ion Izagirre ormaiztegiarrak segundo bakarrera du orain podiuma. Aranburuk Itzulian irabazi duen hirugarren etapa da.
Alex Aranburu helmugan.Getty Images Ikusgarria izan da Itzuliko laugarren etapa eta etxeko txirrindulariek emandako erakustaldiarekin, are eta ikusgarriagoa. Eta denen artean, garailea, Cofidis taldeko Alex Aranburu ezkiotarra izan da.
Ihesean nagusitu da Aranburu Galdakaoko helmugan, Johannessen eta Scaroni gaindituta. Jarraian Aranbururen taldekidea den Ion Izagirre helmugaratu da. Ormaiztegiarrak segundo bakarrera du orain Itzuliko podiuma. Bi etapa geratzen dira Itzulia amaitzeko.
Alex Aranburuk dagoeneko hiru etapa lortu ditu Itzulian. Lehena 2021ean lortu zuen, eta hurrengoa, iaz, Beasainen. Iazkoa nahi bezala ez zuen ospatzerik izan, hasieran kendu egin baitzietan garaipena.
Gaur bai, familiarekin eta lagunekin ospatu du ezkiotarrak garaipen handia.













