Pilota Egokituaren Gipuzkoako Irekiko finalak jokatuko dira igandean Zumarragan
Igandean Pilota Egokituaren Gipuzkoako Irekiko finalak jokatuko dira Zumarragako Beloki pilotalekuan. Pilota jaialdia 12:00etan hasiko da. Adimen urritasuneko hastapen mailan Unai Dios-Daniel Calviño eta Joel Garcia-Tanya Fernandez arituko dira. Maila nagusian, Lander Ortega-Eneko Sagarmendi eta Hodei Asteasu-Xabat Askasibar lehiatuko dira. Gurpildun aulkiko finalean, Edorta de Anta-Joseba Lasa bikotea Beñat Lizaso-Aingeru Senperenaren aurka lehiatuko da.
Zumarragako Udalak herritar guztiei dei egiten die Beloki pilotalekura gerturatzeko eta kirol egokituaren aldeko apustu kolektibo honetan parte hartzeko. Ikuskizuna eta emozioa bermatuta daude, baina batez ere, balioek eta pertsonen ahaleginak izango dute protagonismoa.
Pilotalekura joaterik ez dutenek, pantailan ikusi ahal izango dituzte finalak: ETB-1ek zuzenean eskainiko ditu finalak, baita streaming bidez ere.













