Doinuzko bainu saioak antolatu ditu Iratzarrik
Legazpiko emakume elkartearen eskutik, Sandrak eskainiko ditu apirilaren 24an, dohainik. Asteazkenean eman behar da izena.
Legazpiko Iratzarri emakume elkarteak doinuzko bainu saioak antolatu ditu. Sandrak eskainiko ditu, apirilaren 24an, elkartearen egoitzan. Herritar guztiei daude zuzenduta, eta dohainik izango dira.
Bi saio eskainiko ditu:17:00etatik 18:15era lehena, eta 18:30etik 19:45era bigarrena.
Izena eman behar da, iratzarri.legazpi@gmail.com helbidera idatzita, edo bihar asteazkena, elkartearen egoitzan, 16:30etik aurrera.













