Idoia Elustondo da Legazpiko Udal egutegiko martxoko irabazlea
Kirolari eta osasun mentalari eskainitako egutegia da aurtengoa, eta martxoko lehiaketan asmatu beharreko hitza Konstantzia zen. Guztira 106 herritarrek eman dute erantzun zuena, eta guztien artean egindako zozketan suertatu da irabazle Elustondo.
Idoia Elustondo izan da Legazpiko Udalaren egutegiko saridun berria. Martxoko lehiaketa irabazi du, egindako galderaren erantzuna Konstantzia zela asmatuta. Herrian gastatzeko 50 euroko txartela izan du saria, eta Edurne Matias zinegotziak eman dio.
Aurtengo egutegia kirolari eta osasun mentalari eskainitakoa da, eta bi gaiei horiei lotutako galderak asmatu beharko dira hilero, argazkiaren laguntzarekin. Urteko lehen lehiaketan egindako galderari 106 herritarrek erantzun diote zuzen, eta guztien artean egindako zozketan atera da irabazle Idoia Elustondo.
Orain apirileko lehiaketa dago martxan, eta www.legazpi.eus webgunean parte hartu daiteke













