Prozesioaren errifaren saria Trintxerpera joan da
Moja komentu batek irabazi du Legazpiko Aste Santuko prozesioaren antolatzaileek zozkatutako saskia. Legazpin izan ziren hainbat moja saria jasotzen.
Legazpiko Aste Santuko prozesioa antolatzen duen Egiazko Gurutzearen Kofradiaren errifak badu irabazlea. Prozesioa amaitutakoan egin zuten zozketa, eta 2205 izan zen zenbaki saritua.
Zenbaki hori Trintxerpeko (Gipuzkoa) Pilar Izquierdo Beataren kongregazioak zuen erosita, eta komentuko ordezkaritza bat Legazpira etorri zen saria jasotzera. Kofradiako ordezkari batzuekin, herria bisitatzeko baliatu zuten. Besteak beste, Mirandaola, San Migel baseliza eta parrokia eliza bisitatu zituzten.
Ciudad Realeko (Espainia) Montes Norte kooperatibako olio lote bat izan da saria.













