Arkatzak banatu ditu haurren marrazki lehiaketako sariak
Lehiaketara aurkeztutako lan guztiak ikusgai daude Kultur Etxeko erakusketa aretoan, ostiralera arte.
Arkatza elkarteak antolatuta maiatzaren 16an egin zen haurren herri mailako marrazki lehiaketako irabazleek atzo arratsaldean jaso zituzten irabazitako sariak, Kultur Etxean egindako ekitaldian zehar. Sariak banatzen Eric Galvez alkateak eta Miryam Galilea kultura teknikariak jardun zuten. Gaztetxoek egindako lan guztiak jasotzen dituen erakusketa ere inauguratu zuten. Ostiralera arte egongo da irekita.
Lehiaketa hau Legazpiko Lehen Hezkuntzako ikasleei zuzenduta zegoen, eta guztira 26 lan aurkeztu zituzten. LHko 1. eta 2. mailakoen A kategorian Paula Romanek irabazi zuen lehen saria, Naroa Erostarbek bigarrena, eta Aroa Roballarrek hirugarrena. B kategorian (LH 3. eta 4. maila), Hodei Herrnaz, Lier Aranburu eta Nora Davila izan ziren lehen hirurak hurrenkera horretan, eta D kategorian (LH 5. eta 6. maila), IMara Santiago, Hirune Fernandez eta Maria Berrocoso. Lehen bi kategorietan gaia librea zuten haurrek, eta hirugarrenean, musika izan zuten gaitzat.













