Amaia Susperregik jaso du 2026ko Joxe Mari Korta Saria
Jaso Group garabi enpresako buruaren ibilbidea aitortu dio Eusko Jaurlaritzak.
Imanol Pradalesen eskutik jaso du garaikurra. IREKIA Amaia Susperregik jaso du 2026ko Joxe Mari Korta Saria, Eusko Jaurlaritzak enpresen arloan ematen duen sari nagusia. Epaimahaiak aho batez hartu du erabakia, eta Jaso garabi enpresako buruaren ibilbidea aitortu nahi izan du aurten. Imanol Pradalesek eman zion garaikurra, joan den ostegunean, Ajuria Enean.
Susperregi 1991. urtean sartu zen Jaso Group enpresan, eta ordutik taldeari lotuta garatu du bere ibilbide profesional osoa. Eraikuntzarako dorre-garabien, igogailuen eta hainbat sektoretarako bestelako ekipamenduen diseinuan eta fabrikazioan aritzen da enpresa. Antolakuntzaren barruan hainbat ardura izan ditu, besteen artean, finantza-zuzendaritza eta hainbat bisioren zuzendaritza nagusia.
2023az geroztik, JASO taldeko sozietate nagusietako administrazio-kontseiluetako presidentea da, eta taldeko gainerako enpresetan kontseilari-bokala da. Epaimahaiak bereziki nabarmendu ditu enpresa-errotzearekin eta industria-bikaintasunarekin duen konpromisoa, enpresa-sarearekiko gertutasuna eta Euskadiren garapen ekonomikoari egindako ekarpena.
Jaurlaritzaren arabera ere, bere ibilbide osoan zehar, zorroztasunean, irmotasunean, industria bikaintasunean eta zerbitzurako bokazioan oinarritutako jarduera profesionala ulertzeko modua erakutsi du goierritarrak.













