2026/10

gau beltza

Gaurik beltzenari beldurrik ez

[ARGAZKIAK] Goierrin, Araman, Ataunen, Beasainen, Ezkion, Gabirian, Idiazabalen, Itsasondon, Legazpin, Legorretan, Ordizian, Ormaiztegin, Urretxu-Zumarragan eta Zaldibian antolatu dituzte ekitaldiak haurrentzat.

omenaldia

Kantuz omendu dute Erramun Amundarain

[BIDEOA ETA ARGAZKIAK] Herrigintzan egin zuen lana ekarri nahi izan dute gogora haren heriotzaren lehen urteurrenean. Eta kantuz eta mahaiaren bueltan oroitu dute.

Azoka

Artisauen lana ikusarazi dute Aramako lehen udazkeneko azokan

[ARGAZKIAK] Herritarren elkargune izatea eta artisau bakoitzaren lana ikusaraztea izan dira antolatzaileen helburuak. Horretarako, artisauetako asko momentuan produktuak sortzen eta lantzen egon dira.

Azoka

Ederrena, mineral, fosil eta harribitxien zaleen topagune

[ARGAZKIAK] Argazki lehiaketa ere martxan dago. Bederatzigarren edizioa da, Argazkia Elkartearen laguntzarekin antolatutakoa. 'Mineralak eta fosilak Urrelur azokan' da lehiaketako gaia, eta igandera bitartean parte hartu daiteke.

AMIANTOA

Hildako CAFeko langile ohi baten familiak 206.492 euro eskatu dizkio CAFi

Astelehenean, azaroaren 2an, ordu erdiko elkarretaratzea deitu du Asviamie elkarteak Donostiako Epaitegien aurrean, 09:15ean.

Kantua eta musika aurtengo Azaroan Musika zikloa hasteko

In Tempore Abesbatza & Ensemblek 'Mixturas 2026' kontzertua eskainiko du 19:00etan, herriko parrokian. 

Etxebizitza
AINHOA GARMENDIA. Valenciaga higiezinen agentzia

«Etxebizitzak ez dira gizarteak behar dituen erritmo berean sortzen ari»

Etxebizitza bila dabilen jende asko eta eskuragarri dauden etxebizitza gutxi daude Beasaingo Valenciaga etxe-agentziako Ainhoa Garmendiak azaldu duenez.

Laida Goiburu

Onespena eman dio aldundiak Garro Garabiak Ormaiztegira mugitzeari

Beasaingo instalazioak txiki geratu dira eta, ezaugarriengatik ezin direnez instalazioak handitu, enpresak Ormaiztegiko Dorraldegi izeneko 20. sektorera lekualdatu nahi du eta eskaerak abiarazi ditu horretarako.

greba orokorra

Azaroaren 11rako prestatzen

Greba orokorrera begirako pankartak prestatzen egon dira gaur goizean Ordiziako Plaza Nagusian.

Mutil batek neska bat sexualki erasotu duela salatu du Itaiak

Elkarretaratzea deitu du gaurko, urriak 31, Arboledan, 19:00etan.

Aisialdiko eta kirol arloko euskarazko prestakuntzarako dirulaguntzak, Ordizian

Aisialdiko begirale eta zuzendarien titulua lortzeko eta euskarazko kirol prestakuntzarako dirulaguntzak eskatzeko epea zabaldu berri du Ordiziako Udalak. Abenduaren 4ra arte aurkeztu ahal izango dira eskabideak.

Izaro Villarreal

Oria ibaiaren ertzak leheneratzeko 74 zuhaitz landatu dituzte

Helburua "ibaiertzeko berezko basoa indartzea" dela azaldu du udalak, "itzala sortuz, uraren kalitatea hobetzen lagundu eta bertako animalientzat babesleku naturalak eratuz".

Gau Beltza

Igandean irekiko dute Beasaingo 51. San Silvestre probarako izen-ematea

Abenduaren 29ra bitartean egongo da aukera izena emateko, baina gehienez 500 laguneko muga jarri du antolakuntzak.

Beasaingo 44. Txistulari Alardea, bihar, 50 bat txistularirekin

Euskal Herri osotik etorritako 50 bat txistularik parte hartuko dute, Aitor Alvarez zuzendari musikalaren gidaritzapean. Txistulariez gain, laguntzen ariko dira hainbat musikari, abeslari zein dantzari.

Bertsolari Txapelketa

Nerea Elustondok saioa du bihar Eibarren

Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako finalaurrekoetako lehenengo bueltako bigarren saioa da. Sarrerak agortuta daude.

Ahoztar Zelaietaren liburu aurkezpena eta zinema gaur Gaztetxean

Poliziaren bortizkeria eta indar errepresiboen beste adierazpen batzuk jaso ditu liburuan kazetari eta ikerlariak. Gauean 'Tierra y libertad' filma eskainiko dute, eta bihar, musikarekin ospatuko dute Gau Beltza.

Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa