Aramako Toki Alai herri ostatuak ostiralean irekiko ditu ateak
Inaugurazio berezi bat egingo dute ostiralean, 19:00etan hasita.
Herri ostatuaren kudeaketa eta ustiapena esleitzeko martxan jarritako lizitazio-prozesuak hainbatetan hutsik geratu ostean, Aramako Toki Alai herri ostatuak baditu jabe berriak. Ilusio handiz eta espazioaren beharrezko egokitzapenak eginda, ostiralean, urriaren 30ean, zabalduko dituzte berriz ere ateak. Inaugurazio berezi bat egingo dute herritarrekin batera, arratsaldeko 19:00etan hasita, eta bertaratzera deitu dituzte herritarrak.













