Bealaken autobusa Behobia-Donostiara joateko
Izena eman daiteke jada, 10 euroren truke, Agirre Kirolak dendan.
2025eko Behobia-Donostiara joandako herritarrak.Bealak Urtero bezala, aurten ere Bealak atletismo taldeak Behobia-Donostia lasterketara joateko autobusa antolatuko du. Autobus horretan joan nahi dutenek izena eman dezakete jada. Horretarako, Agirre Kirolak dendara gerturatu beharko dira, eta 10 euroren truke izena emateko aukera izango du nahi duenak.
Azaroaren 8an izango da Behobia-Donostia. Bealaken behin-behineko ordutegia hau izango da: goizean 08:00etan irtengo da autobusa tren geltokiko biribilgunetik; eta itzulerarako, bi autobus egongo dira, 12:45ean lehena eta azken korrikalaria iristen denean bigarrena.
Ordutegi hori orientagarria dela nabarmendu du taldeak. Lasterketa egunaren aurretik zehaztuko du behin betikoa.













