Egitarau berezia astearteko azokan
Lehen errezil sagar eta barazki lehiaketak egiten ziren data horretan, eta jada egiten ez denez, beste kutsu bat eman nahi zaiola azaldu du udalak, "garrantzia emateko udazken-negu sasoiari".
Udazkeneko azoka berezia, 2022an, errezil sagar eta barazki lehiaketak egiten ziren garaian.Aimar Maiz Aste honetako astearteko azoka egitarau bereziarekin egingo dute, bihar. Lehen errezil sagar eta barazki lehiaketak egiten ziren data horretan, eta jada egiten ez denez, beste kutsu bat eman nahi zaiola azaldu du udalak, “garrantzia emateko udazken-negu sasoiari”.
10:00etan azokako ekoizleen produktu sortaren erakusketa izango da, 10:30ean, Kaxolako Iker Markinez sukaldariak azokako produktuekin azelga beteak prestatu eta banatuko ditu, eta ordu berean taloak egiten ikasteko tailerra eta minbrea lantzen ikasteko erakustaldia izango dira. 12:30ean, aldiz, azokako produktuekin osatutako saskien zozketa egingo dute.













