Energia komunitatea sortzeko hirugarren saioa egingo dute bihar Ordizian
Arratsaldeko 17:30ean elkartuko dira udaletxeko batzar aretoan.
Ordiziako udaletxea.Loinaz Agirre. Energia Komunitatea sortzeko hirugarren eta azkenengo saio irekia egingo dute bihar arratsaldean Ordizian. Arratsaldeko 17:30ean elkartuko dira udaletxeko batzar aretoan, eta proiektuaren helburuak, aukera teknikoak, parte-hartzeko moduak eta energia-komunitatea sortzeko eman beharreko urratsak azaldu eta aztertuko dituzte, besteen artean. Helburua da energia berriztagarriak sustatzea, energia-eredu jasangarri baterantz aurrera egitea eta udalerrian energia sortzeko, kontsumitzeko eta kudeatzeko aukera berriak aztertzea.
Zentzu horretan, herritarrei prozesuan parte-hartzera dei egin die udalak, “herrian energia sortzeko eta kontsumitzeko eredu jasangarriago baten oinarriak elkarlanean aztertzeko eta eraikitzeko”.












