Herri omenaldia egingo diote Ion Izagirreri azaroaren 14an
Herri bazkarirako txartelak asteartean jarriko dituzte salgai Ormaiztegi App-ean.
Ion Izagirre igandean, Ormaiztegiko 54. Nazioarteko ziklo kros txapelketa amaitu eta antolatzaileek emandako oroigarri plakarekin. Aimar Maiz Ormaiztegiko 54. Nazioarteko Ziklo Krosean jasotako aitortzaren ondotik, Ion Izagirreri herri omenaldia egingo diote Ormaiztegin, azaroaren 14an. Gorka anaiari 2024ko azaroan bezala, Zubipe kiroldegian bazkari herrikoia antolatu dute. Bazkarirako txartelak asteartean, 12:00etan jarriko dituzte salgai Ormaiztegi App-ean. Azaroaren 3ko gauerdira bitartean egongo dira salgai. Helduen menuak 25 euroko prezioa du eta haurrenak 13 euro.












