Jon Zaldua, bigarren Euskal Herriko gazte mailako aizkolari txapelketan
Jon Zaldua bigarren postuan sailkatu zen atzo Balmasedan (Bizkaia) jokatu zen Euskal Herriko gazte mailako aizkolari txapelketan. Txapelketa Beñat Senosiain nafarrak irabazi zuen. Hirugarren postuan Unai Valverde sailkatu zen.













