Rafa Jarit oroitu eta omendu du Beasain Kirol Elkarteak
Hirugarren Federazio mailako taldearen partidaren aurretik, Jariten familiartekoei oroigarria eman diete Loinatz futbol zelaian.
Rafa Jariten senitartekoak oroigarria jasotzen.Beasain KE Beasain Kirol Elkarteak omenaldia egin dio asteburuan urriaren 81an hildako Rafa Jarit hamarkada luzez delegatu izandakoari. Klubeko taldeen partiden aurretik minutuko isilunea egin dute, eta krespoi beltzarekin jokatu dituzte partidak.
Hirugarren Federazio mailako taldearen partidaren aurretik, Jariten familiartekoei oroigarria eman diete Loinatz futbol zelaian. “Beti izango zaitugu gure bihotzetan, Rafa. Zure oroitzapena betiko biziko da Beasain KE-ko familia osoan”, adierazi du klubak sare sozialetan.














