San Martin jaietako egitaraua prest dute Araman
Azaroaren 6tik 11ra bitartean festa giroan murgilduko da Arama. Udalak eta jai batzordeak prest dute egitaraua.
San Martin jaiak ate joka dira dagoeneko, eta aramarrek prest dute jai-egitaraua. Azaroaren 6tik 11ra bitartean, festa giroan murgilduko dira herritarrak eta denetariko jarduerak izango dituzte. Udalak eta jai batzordeak elkarlanean ondutako egitaraua da aurtengoa ere, eta jakinarazi dute San Martin egunerako aurreikusitako ekitaldiak beste egun batera aldatu edota bertan behera geldituko direla, greba orokorra dela eta.
Herri afarirako txartelak, bestalde, udaletxe azpian jarriko dituzte salgai ostiralean, urriaren 30ean, 17:30etatik 19:30era, eta igandean, azaroaren 1ean, 12:00etatik 13:30era.
Hona hemen egitaraua, egunez egun:
- Azaroak 6. Mozorro eguna
- 18:00. Plazaren apainketa haur eta gaztetxoekin.
- 19:30. Mozorro Photocalla plazan. Gaia: Arama Western.
- 20:00. Jaien hasierako txupinazoa, Manu Unanueren eskutik.
- 23.00. Kontzertuak: Tapia eta Leturia Zaunk Sistem eta Balantza erromeria.
- Azaroak 7. Larunbata
- 17:30. Potx magoaren Zintzilik ikuskizuna Iriarte aretoan.
- 19:30. Herriko trikitilariak plazan.
- 20:45. Herri afaria Euskal Parrillarekin.
- 23:30. Kontzertua: Joselu Anayak taldea.
- Azaroak 8. Igandea.
- 12:00-14:00. Puzgarriak pilotalekuan.
- 12:00. Hamaiketakoa Arrikutz elkartean.
- 16.00-18:00. Puzgarriak pilotalekuan.
- Azaroak 9. Astelehena.
- 18.00. Gaztaina koskatze herrikoia haur txokoan.
- Azaroak 10. Asteartea.
- 20:30. Gaztaina jana Intsausti eta Larrañaga trikitilariekin.
- Azaroak 11. Asteazkena.
- Greba orokorra













