
Elikaduraren inguruko gogoeta egiteko Ordiziako azokan izan da goizean Iñaki Lazarobaster, EHNE sindikatuko kideak. EH Bildu koalizioak lehen sektorearen inguruan dituen proposamenez aritu da hizketan Lazarobaster, “gaur egun elikaduraren inguru...

Emakumezkoen areto futboleko Espainiako Zilarrezko Liga bihar hasiko da. Lau multzotan banatutako liga da, eta 1. multzoan, Estanda Ordizia areto futboleko nesken taldea dago. Iaz bigarren bukatu zuen liga erregularra, eta igoera fasea jokatzeko atarian geratu zen. Ordiziako taldeak bihar ekingo dio denboraldiari Majorin. Kantabriako Flaviobriga taldea hartuko du 18:15ean. Iñaki Herasek eta Emilio Ortizek zuzendutako taldeak bi baja aipagarri ditu biharkoari begira: Leti Diaz eta Oihana Balerdi. Bi jokalari horiek min hartuta daude. Taldea utzi dutenen artean, berriz, Izaskun Sarasola eta Joana Diez daude. Lehenak lan kontuengatik utzi behar izan du areto futbola, eta bigarrenak ikasketengatik. Fitxaketa bat ere egin du aurten taldeak; maila bat beherago dagoen Orixe Tolosa taldetik etorritako Ane Izagirre Arruabarrena Ordizian ariko da denboraldi honetan. Aurtengo helburua denboraldi ona egitea dela nabarmendu du Emilio Ortizek, nahiz eta iazkoa errepikatzea zaila izango dela jakin. “Ondo ari gara lanean, eta uste dut lan horren fruituak jasoko ditugula denboraldiaren bukaeran”. Zaleei Majorira hurbiltzeko deia ere egin die Ortizek.

EH Bildu koalizioak Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan botoa postaz emateko aukera jarri du. Lazkaon gaur, bihar eta hilaren 8an eta 9an emango dizkiete argibideak hautesleei, EAren bulegoan, 19:00etatik 20:30era. Urriaren 11n bukatuko da epea.

Hitzaro Euskara Elkarteak antolatutako Ordiziako Kantuz ekimena irailaren 25etik urriaren 5era izango da aurten. Formatu txikiko bi kontzertu –doan izango dira– eta kantu afari bat dira aurtengo iragarritako ekitaldiak. Hilaren 25ean Ander Matxainek eta Mikel Urdangarinek egingo dute kontzertua Garagartza plazan, 20:00etan; hilaren 28an Legorretako Pikunk taldeak joko du Urdin tabernan, 22:30ean. Ordizia Kantuz ohiko kantu afariarekin bukatuko da, urriaren 5ean. Kuxkuxtu txarangak girotuko du egun hori.
