
Ordiziako Kirol Aholkularitza Batzordeak gaur arratsaldean (19:00) banatuko ditu udaletxean 2011-2012 denboraldiari dagozkion Kirol Sariak. Banakako kirolari onenen sariak, esaterako, Maider Gaztañaga triatloilariak eta Joanes Aierbe errugbi jokalariak jasoko dituzte. Sariak zein kirolariri emateko proposamenak kirol elkarteek eta herritarrek egin dituzte. Beste lau sari ere banatuko dituzte: Urteko emakumezko kirol talde onena (kadete eta gazte mailako kroseko taldea, Txindoki Jaso); urteko gizonezkoen kirol talde onena (Ampo Ordizia); Ordiziako kirolaren alde egindako lanarengatik (Martzial Garmendia); eta kirol ibilbideari ematen zaion saria (Josu Aizpurua).

Berezia zen inondik ere herenegun Ampo Ordiziak eta Bizkaia Gernikak Altamiran jokatu zuten partida. Berezia zen, Joanes Aierbe kapitaina lehiara itzultzekoa zelako 11 hilabeteren ondoren. Denbora horretan minbiziaren aurka gogor egin du borroka, eta herenegun ere, zelaira atera zenean borrokarako grinari eutsi diola erakutsi zuen. Eskertzekoa da jarrera, eredugarria. Eta baita taldearena ere, Bizkaia Gernika sendoari zazpi entsegu egiteko gai izan zelako, Altamiran bildutako bi milatik gora zaleei ikuskizuna eskainiz. Itzultzeko egun bikaina egokitu zitzaion Aierberi, merezitakoa. Pil-pilean zegoen giroa igande eguerdian Altamiran. Orduantxe ari zen eguzkia behelainoari lekua irabazten, orduantxe hasi zen giroa goxatzen. Partidaren aurretik, Ordizia Rugby Elkarteak omenaldi txiki bat egin nahi izan zion bere kapitainari. Klubeko txikiek pasilloa prest zuten, eta han pasa zen Aierbe korrika, zaleek txalo egiten zioten bitartean. Une hunkigarria izan zen. Partida nola hasi zen ikusita, inor gutxik pentsa zezakeen azken emaitza horrelakoa izango zenik. Talde sendoak dira biak, izaeradunak. Ordiziak joko azkarra eta abiadura ditu ikur, eta Gernikak sendotasuna. Lehen ordu laurdena paretsua izan zen, harik eta Matias Tudelak baloi bat ostu eta entsegua lortu zuen arte. Beste bi lortu zituzten etxekoek aldageletara joan aurretik, partida bideratuta utziz (21-0). Hauspoa falta oraindik Bigarren zatia hasi eta berehala lortu zuten bizkaitarrek lehen [...]

Mikel Mungia, Urtzi Abanzabalegi, Axier Alvarez de Eulate, Xabier Lerma, Imanol Iruarriz, Iñaki Suso, Julen Goia eta Iñaki Puyadena Ampo Ordiziako lehen taldeko jokalariak Euskadiren aritzeko deituak izan dira. Larunbatean entrenamendua egingo dute H...

