Maider Gaztañaga eta Joanes Aierbe daude kirol saria jasoko dutenen artean
Ordiziako Kirol Aholkularitza Batzordeak gaur arratsaldean (19:00) banatuko ditu udaletxean 2011-2012 denboraldiari dagozkion Kirol Sariak. Banakako kirolari onenen sariak, esaterako, Maider Gaztañaga triatloilariak eta Joanes Aierbe errugbi jokalariak jasoko dituzte. Sariak zein kirolariri emateko proposamenak kirol elkarteek eta herritarrek egin dituzte. Beste lau sari ere banatuko dituzte: Urteko emakumezko kirol talde onena (kadete eta gazte mailako kroseko taldea, Txindoki Jaso); urteko gizonezkoen kirol talde onena (Ampo Ordizia); Ordiziako kirolaren alde egindako lanarengatik (Martzial Garmendia); eta kirol ibilbideari ematen zaion saria (Josu Aizpurua).
Ordiziako Kirol Aholkularitza Batzordeak gaur arratsaldean (19:00) banatuko ditu udaletxean 2011-2012 denboraldiari dagozkion Kirol Sariak. Banakako kirolari onenen sariak, esaterako, Maider Gaztañaga triatloilariak eta Joanes Aierbe errugbi jokalariak jasoko dituzte. Sariak zein kirolariri emateko proposamenak kirol elkarteek eta herritarrek egin dituzte.
Beste lau sari ere banatuko dituzte: Urteko emakumezko kirol talde onena (kadete eta gazte mailako kroseko taldea, Txindoki Jaso); urteko gizonezkoen kirol talde onena (Ampo Ordizia); Ordiziako kirolaren alde egindako lanarengatik (Martzial Garmendia); eta kirol ibilbideari ematen zaion saria (Josu Aizpurua).