Asteazken goizean eraitsi zuten baserri zaharra hondeamakinek. Amundarain errekaren ertzean zegoen, Bilore parean.
Erakusketak Asier Gogortzaren 22 argazki biltzen ditu, guztiak mendebaldera begira dauden baserrietako hormenak dira
Gainzuri ikastetxeko ikasleek urtero egutegi bat egiten dute gai baten inguruan. Aurten, herriko baserriei buruz egin dute eta egindako lana Urretxuko Juan de Lizarazu aretoan ikusgai jarri dute. Gainzuri ikastetxeak
Urretxuko udaletxeko areto nagusian egin dute sari banaketa ekitaldia 12:00etan. Guztira 16 saritu izan dira bi ataletan banatuta: baserriena eta kaleko balkoi eta leihoena. Jon Luqui Urretxuko alkateak eta Rosa
Urretxuko Lurra dantza taldeko kideek Euskal Herriko inauteri ezberdinak baserriz baserri eramaten dituzte urtero. Mozorroturik, dantza saioa egin eta janaria eskatzen dute. Aurten Berriozarko Txolin dantza egingo dute, bihar. Tolosan bakarrik ez, Goierrin ere ospatzen dira inauteriak. Herri gehienetan bihar mozorrotuko dira haur eta helduak. Urretxun esaterako, Lurra dantza taldeak dagoeneko 25 urte daramatza inauterietan herria girotzen. 1990ean hasi ziren mozorroa soinean jantzi eta Euskal Herrko inauteri ezberdinak jendeari erakusten. Hasierako urteetan asteartez ospatzen zuen inauteria Lurrak. 1995ean, berriz, larunbatez mozorrotzen hasi ziren. Goizean baserriz baserri joaten ziren, arin arina eta fandangoa dantzatu, koplak abestu eta janari eske. Bildutako janarekin bazkaria egiten zuten eguerdian, eta arratsaldez Urretxuko kaleetan egiten zituzten inauterietako dantzak, mozorrotuta. «Urte batzuk pasa genituen horrela, baina konturatu ginen larunbat arratsaldez herriko beste talde batzuek ere egiten zituztela ekitaldiak», adierazi du Oier Perez taldeko kideak. Hala, 2002az geroztik goizean goizetik mozorrotzen dira, eta herrian dantza egin beharrean, baserriz baserri eramaten dituzte Euskal Herriko txoko ezberdinetako inauteriak. Santa Barbara inguruko baserrietan egiten dute erronda, 09:00etan hasi eta eguerdi aldera arte. Dirurik ez dute eskatzen, jana baino ez. «Batzuek arrautzak ematen dizkigute, besteek ogia… bakoitzak ahal duena». Baserri batzuetan, gainera, hamaiketakoa ere ematen dietela azaldu du Perezek. Oinez ibiltzen dira [...]
Pedro Berriotxoa (Urretxu, 1958) Historian doktorea da Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU). Geografia eta Historian lizentziatua da Deustuko Unibertsitatean, eta Antropologian lizentziatua ...
Historian lehen aldiz, landa lur asko erabili gabe daude. Erabili gabeko lur horiek lanpostu berriak sortzeko balio dezaketela ikusirik, Goierriko zazpi udalek ...
Euskal Herrian, gaur egun ezagutzen ditugun baserriak eraikitzen uste baino 50 bat urte lehenago hasi ziren. Ondorio horretara iritsi dira Arkeolan fundazioko dendrokronologia ...
Xarma berezia dario Ataungo Erremedio inguruari. Ataungo Domoaren erdi-erdian dago parajea, 590 metroko garaieran —ia Lizarrustiren pare—. Toki baketsua da, mendiz eta basoz inguratuta, larunbateko giro sargoriarekin ere haizexka freskagarria ibiltzen den parajea. Arratetatik gora, Aitzio baserrietatik aurrerago joanda dago, Agaotz mendiaren (950 metro) babesean. Aurrerago jarraituta, herri jabetzako Aldasparrena aterpera joan liteke, Aralegiko zelaietara eta Intxustiko iturriraino, biran.