Bigarren Maider Urdangarin ataundarra eta hirugarren Barbara Martin zumarragarra izan dira.
2015ean Silvia Triguerosek egindako denbora lau minutuan gainditu du.Bigarren emakumezkoa Elixabet Ursua izan da eta hirugarrena Amaia Otxoa.
2016an Dani Agirrek jarritako marka zortzi minutuan hobetu du berastegiarrak. Ibarrako Goar Lopetegik eta Iruñeako Alvaro Ramosek osatu dute gizonezkoen podiuma. Gau freskoa izan badute ere, gau giro ederra izan dute korrikarako. Lehenengo goierritarrak Jon Mendizabal ormaiztegiarra eta Endika Mantekon segurarra izan dira. Jon Azpirozen esanetan, jendetza dago mendietan korrikalariak animatzen.
88 kilometro osatzea du erronka 511 kirolariek. Bihar, 08:45ak aldera iritsiko dira lehenengo korrikalariak Beasaingo plazara. Jendetza elkartu da Kale Nagusian korrikalarien irteera ikusteko. Maddi Aiestaran bertsolariak esan duen bezala, gau magikoa hasi da. Eguraldia lagun izango dute gauean korrikalariek.
Ehunmilak ultratrailaren 10. ekitaldia martxan da. Arratsaldeko seiak puntuan, Beasaingo Loinazko San Martin plazatik irten dira korrikalariak, bero saparekin. Ia 1.600 boluntario dituzte gain-gainean, bi eguneko hiru lasterketetan.
Beasaingo Igartzako jauregia jatetxe bilakatu da, ohiko Pasta Party-arekin. Indarrak hartzeko paella, pasta, barazkiak, fruta, ijito besoa... denetik izan dute aukeran korrikalariek eta beraien familiartekoek eta laguntzaileek. Hiru ordu eskas falta dira 10. Ehunmilak ultra traila hasteko.
Uztailaren 12tik 14ra bitartean egingo den 10. Ehunmilak antolatzeko, 1.600 boluntario baino gehiago behar dira.